Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2016 EKA 07

DONOSTIA SPAIN CONVENTION BUREAU-KO GOBERNU KONTSEILUKO KIDE HAUTATUA

Kongresuen Hiri Sareak gaur Ibizan egin duen Urteko Bilkuran, Gobernu Kontseilua osatu eta Ernesto Gasco, Donostia Turismoko zinegotzia, bigarren lehendakariorde izendatu du.

Bilera-turismo sektorearen etorkizunaz jarduteko ekainaren 6 eta 7an Ibizan bildu da FEMP-en (Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioa) barneko Spain Convention Bureau (SCB). Estatuko 56 kongresu-hirietako ordezkariek Gobernu Kontseilu berria aukeratu dute urteko bilkuran, eta Ernesto Gasco, Donostiako Ekonomiaren Sustapeneko, Merkataritza eta Ostalaritzako, eta Turismoko zinegotzia kontseiluko kide izendatu dute.

Donostia Turismo & Convention Bureau-ren estrategiaren barnean beste pausu bat gehiago da SCBren Gobernu Kontseiluko Gascoren izendapena. Izan ere, nazioarteko kongresuak erakartzearen aldeko apustua, turismoa nazioartekotzeko eta desestazionalizatzeko tresnarik eraginkorrenetako bat da. Kongresuak hazkunde-potentzial handia izateaz gain, balioa eskaintzen dute termino kuantitatiboetan, lurraldearen dinamizatzaile ekonomiko gisa.

Gasco pozik azaldu da izendapenarekin: “Donostiak geroz eta garrantzia gehiago du kongesu-hiri bezala. Askok aukeratzen dute bere azpiegiturak, kokapena eta paisaia medio. Horrez gain, gastronomia eskaintza erakargarria eta jaialdiak ere kontuan hartzen dituzte. Estatuko kongresu-hirien sareko Gobernu Kontseiluko kide gisa, Donostian bilera-turismoa are gehiago indartzen ahaleginduko gara”.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE