Integrantes del Cluster Donostia Moda
Donostia Moda Klusterra sortu eta handik hiru urtera, jardueraz betetako agenda du Klusterrak 2019. urteari begira. Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa adierazi du: “2019. urtea bizi-bizi hasi da sinergiak batzeko Udalaren funtsezko erreminta bilakatu den Klusterrarentzat. Eginkizunen zerrenda luzea da: jantzigintzako tailerrak, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiarekin lankidetza, estrategia turistiko-kulturalak, ekintzailetzarako laguntzak, industria-merkataritza bikotea, prestakuntza espezializatua, kanpora irekitzea misioen eta nazioarteko beken bitartez, lehen mailako pasarelak, etengabeko lankidetza publiko-pribatua, e.a. Esan dezakegu epe labur-ertainera jarritako helburua soberan gainditu dela: indarrak batu eta lurraldearen marka ekarle bihurtzea. Ekintzaileek eta lehen mailako markek jakin badakite nora joan. Orain, modaren sektoreak departamentu argia du bere kudeaketetarako”.
Donostia Moda Klusterrak aurtengorako ezarritako helburuen artean ondorengoak aurkitzen dira:
- Balio-katea handitzea hiriko merkatarien elkarteekin, moda-banatzaileekin eta joskintzako tailerrekin lankidetzan.
- Jarduera-eremua turismoa edo kultura bezalako eremuetara zabaltzea. Klusterrean Donostia ezkontzen helmuga bezala diseinatzea agertzen da, tokiko sektorearentzat horrek izango duen oihartzunarekin. Halaber, kultura ere hartzen du, Donostiako Zinemaren eta Modaren I. Zikloa abian jarrita.
- Balio-kateko oinarrizko zutabea garatzeko plan estrategikoa: jantzigintza.
- ‘Donostia Moda’ marka haztea, Gipuzkoako lurraldean burutu daitezkeen modaren inguruko jarduera guztiak barne hartuaz.
- Kanpoan etengabe sustatzea. Markei laguntzea nazioartekotzen.