Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2018 ABU 30

DONOSTIA GIPUZKOA FILM COMMISSION SARIA LORTZEKO BOST FILM LUZE HAUTATU DIRA

Pelikula filmatua izan den lekuko balio urbanistikoak, naturalak, kulturalak edo sozialak ondoen islatzen dituen filmaren produkzio-etxeak 7.000 euro jasoko ditu eta Film Commission Kolaboratzaileak 3.000 euro. Irabazlea erabakiko duen epaimahaia honako hauek osatuko dute: Goya Toledo aktoreak, ‘Handia’-ren gidoilari José Mari Goenagak, TVEko kazetari Elena Sanchezek, diseinuan aditua den Carlos Barrabesek eta Bárbara Goenaga aktoreak. Saria irailaren 27an banatuko dute, aurtengo Donostiako Zinemaldiaren astean zehar.
Denis Itxaso y Ernesto Gasco

Denis Itxaso y Ernesto Gasco

Gipuzkoako Ahaldun Nagusi-orde eta Kulturako Diputatua den Denis Itxasok ondorengoa adierazi du: “Lurralde osoko Film Commission hau Udalaren eta Aldundiaren arteko lankidetzaren ondorioz sortu da, eta horren helburua da Gipuzkoako udalerriei filmatze zinematografikoak erakartzeko eta egiteko lanak erraztea, dokumentalak, pelikulak, iragarkiak edo film laburrak filmatu ahal izateko kanpoko nahiz barneko kokapen-aukera zabala eta aberatsa aprobetxatuaz. Azken finean, zinemaren industriara irekitako leihoa da, produkzio-etxeek guregan arreta ipini dezaten eta Gipuzkoaren aldeko apustua egin zinema-plato gisa".

Bestalde, Ernesto Gasco alkateordeak honako hau adierazi du: “lankidetza publiko pribatuaren aurrean gaude, eta horrek irabazi ekonomikoak eta kulturalak sortzeaz gain, lurraldeari balioa ematen dio; gainera, ez dugu ahaztu behar hiriei pelikuletan agertzeak ematen dien oihartzuna, era horretan turismoa erakartzen baitute”.

Donostia - Gipuzkoa Film Commission-en helburuak dira lurraldea bultzatzea eta sustatzea ikus-entzunezko proiektuak erakartzeko eta tokiko nahiz probintziako sektore zinematografiko eta ikus-entzunezko sektore osoa sustatzea, haien lehiakortasuna hobetzea bultzatzearekin batera. Helburu horien esparruan, Donostia - Gipuzkoa Film Commission-ek izen bera daraman sariaren zortzigarren edizioa beteko du aurten, eszenatoki bihurtzen diren lurraldeetan filmaketekin enplegua eta negozioak sortzen dituzten produkzio-etxeen lana saritzearren.

Edizio honetan, ikuspuntu eta ikuspegi ezberdinak biltzen dituzten adituek osatuko dute epaimahaia: batetik, diseinuan aditua den Carlos Barrabés izango dugu; bestetik, Bárbara Goenaga eta Goya Toledo bezalako aktoreak; baita ere, 2018an Handia filmarengatik Goya saria jaso zuen gidoilaria, José Mari Goenaga; eta, azkenik, TVEko aurkezle Elena Sánchez.

Saria irailaren 27an entregatuko da, ostegunean, Nazioarteko Zinemaldian zehar; ekitaldian izango dira epaimahaiko kideak film irabazlearen berri emateko, eta, ondoren, saritutako filma ikus ahal izango da.

Aurten, zortzigarren edizioa izango du sariak, eta helburua da eszenatoki bihurtzen diren lurraldeetan filmaketekin negozio- eta enplegu-aukerak sortzen dituzten ikus-entzunezko produkzio-etxeen lana saritzea. Jarduera Donostiako Sustapenak (Donostiako Alkatetzak), garapen ekonomikoaz arduratzen den udal-sozietateak, Gipuzkoako Aldundiko Kultura Departamentuarekin batera, hiriko eta Gipuzkoako lurraldeko motore ekonomiko gisa ikus-entzunezkoen industria sustatzeko erabiltzen duen estrategiaren barnean kokatzen da.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE