Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2018 ABU 23

DONOSTIA, EUSKADIKO TURISMOAREN BURU

Uztaileko bisitarien sarreran %7,7 gora egin dutela erakusten dute, Gipuzkoan berriz %3,8 igo da eta gaualdiak %7 egin dute gora Donstian (%5,7 Gipuzkoan) Donostia Euskadiko turismoaren buruan jarriz. Gainera hiriburuaren datu onei esker, Gipuzkoa hazkunde haundiena izan duen lurraldea izan da. Helmugaren nazioartekotzea aipagarria da, nazioarteko turismoaren % 6,6ra igo da, Donostia VISIT- BIZI 2017-2021 Gida Planaren ardatzetako bat sendotuz. Txartel Turistikoen eta hiriko zein lurralde osoko esperientzien salmenten gorakadek, turismoko jasangarritasuna indartu dute ere.
El director de Turismo, Manu Narvaez, junto al concejal de Turismo, Ernesto Gasco

El director de Turismo, Manu Narvaez, junto al concejal de Turismo, Ernesto Gasco

Uztaileko datuek Gipuzkoako hiriburua Euskadiko lider turistikoa dela egiaztatzen dute, gaualdien %7ko hazkundearekin eta bidaiarien-sarreran %7,7arekin. Hiriburua, halaber, atzerriko turismoa gehien ekartzen duena da, bai zenbaki-absolutuetan (112.806 gaualdietan) eta baita ehunekoan ere (% 6,6tan).

Ernesto Gascok, Donostiako lehen alkateorde eta Turismo zinegotziak Donostiako turismoaren bilakaera positiboa erakusten duten datuengatik, “Turismoaren bilakaera positiboa erakusten dute eta hiriak kalitatezko turismoaren eta turismo iraunkorraren aldeko egin duten apustuaren ondorio dira”.

Gasco-k 2018an Donostiako Turismoaren goranzko joera nabarmendu du: “Oraindik abuztuko eta iraileko datuak falta dira, bi hilabete oso garrantzitsu. Gainera, gogoratu nahi dut Donostian turismoarekin lotutako sektorea ekonomiaren eragile bihurtu dela, eta horregatik urte osoan Donostia VISIT- BIZI 2017-2021 Gida Planaren ardatzekin lanean jarraitu behar dugula”

Gipuzkoako hiriburuaren datu on hauek uztailean adierazle guztietan hobeto jokatu duen lurraldea izatea ahalbidetu du: bidaiarien- sarrera eta gaualdien hazkunde erlatiboa, okupazio-maila, batez besteko egonaldiak eta gelatiko errentagarritasuna.

Aldi berean, uztailean 1.896 txartel turistiko banatu dira, joan den urtean baino %9,98 gehiago. Txartelek errekurtso turistikoetarako sarreretan deskontu interesgarriak bideratzearekin batera, garraio publikorako sarbidea ere errazten du bai hirian zehar baita lurraldean eta Elkargo Autonomikoko beste bi hiriburuetara ere.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE