Donostiako Gobernuak, Antso Jakituna hiribideko atari bakoitien aldeko espaloiak zaharberritzeko lizitazioaren deialdia egitea onartuko du biharko bilkuran, 1.635.520 euroko zenbatekoarekin.
Alkateordeak adierazi duenez, “obraren lehiaketaren deialdia egin da administrazioaren traba guztiak gainditu eta inguruko bizilagun eta saltzaileekin hainbat irtenbide adostu ondoren”.
Are zehatzago, lortu den adostasunak lurpeko aparkalekuetan zeuden iragazketa eta hezetasun arazoak konponduko ditu eta, horretarako, haien forjaketa eta iragazgaiztea sendotuko dira, garajeetako arazo horiek errepikatzen jarrai ez ditzaten.
Obrak 10 hilabetetan zehar burutuko dira, eta egun etorbidearen zenbaki bakoitien aldean dauden parterreak kentzea aurreikusi da haiek merkataritza-jarduera zailtzen baitute, erakusleihoak ikusten uzten ez dutelako eta oinezkoak igarotzea ere zailtzen dutelako. Obraren bidez, oinezkoentzako gune zabala sortuko da, hamaika metroko zabalerarekin, zeinak kaleari itxura argiagoa emango dion, eta bertako ostalaritza- okalei espaloia haien terrazak jartzeko aukera emango dien.
“Lorategiak ez dira kenduko, galtzada ondora eramango dira, eta han errepidea oinezkoen bidetik bereiziko duten 5,5 metroko zabalerako parterre berriak jarriko dira, oinezkoak segurtasun handiagoz igaro eta egon daitezen” adierazi du Ernesto Gascok. “Ziur gaude kaleak oinezkoentzako ibilbidea hobetuko duela, bertako dendei bizitasuna emango diela eta segurtasuna ere areagotuko duela, espaloia errepidetik zona berdeekin bereiztearen ondorioz”.
Horrez gain, oinezkoentzako pasabideak areagotuko dira, LED teknologiako argiak jarriko dira, azken aldian egindako esku hartze guztietan bezala, eta hiri-tresneria berriak jarriko dira.
Antso Jakituna hiribideko zenbaki bikoitien aldeak ez du parterrerik, eta errazago igarotzen dira oinezkoak, eta merkataritza-jarduera hobeak dituzte, proiektuaren egileak egindako ikerketa baten arabera.