Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2016 MAI 31

AHATE ASKATZEA URUMEAN, TOGON ETXALDE BAT EGITEKO DIRUA LORTZEKO

Ekintza Marianista garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak gonbit egiten die donostiar guztiei ahate bat adoptatzera, hurrengo larunbatean, ekainak 4, Mundaiz zubitik hasita Urumea ibaian izango den lasterketa handirako. Ekimen solidario honen helburua da dirua lortzea Togoko Kaptchile herrian nekazaritzako eta abeltzaintzako etxalde bat egiteko.

Berdintasuneko eta Lankidetzako zinegotzi Duñike Agirrezabalagak adierazi duenez, “ahateak maiatzaren 16tik ekainaren 4ra adoptatu ahal izango dira”. Bi modu daude 5000 ahateetako bat adoptatzeko: hirian jarritako salmenta puntuetan edo online adoptatuz. Hiru euro besterik ez dute balio".

Online erosteko eta ekimenari buruzko informazioa lortzeko, www.lagunduckdonostia.wordpress.com web orria bisita daiteke. “Gainera, lasterketaren egunean hirian egongo ez direnek ere berdin-berdin har dezakete parte, hala nahi izanez gero, adoptatutako ahatea identifikatuta egongo baita. Ondoren, Ekintza Marianistaren webgunean eta https://www.facebook.com/accionmarianista helbidean kontsultatu ahal izango dute lasterketaren emaitza”, Duñike Agirrezabalagak azaldu duenez.

Bestalde, antolaketaren arduradun Mikel Arrietak esan duenez, “16:30ean hasita, batukada, puzgarriak, zuzeneko musika, aurpegi margotzea eta abar izango dira. 18:00etan egingo da ahate lasterketa, eta 19:00etan sari banaketa izango da. Ekintza Marianistak postu bat jarriko du helmugan, Maria Cristina zubian.

Lasterken erabilitako ahateak ibaitik hartu eta hurrengo urterako gordeko dituzte. Gainera, argazki lehiaketa bat ere egingo dute ekainaren 4an Urumean argazkiak ateratzen dituztenen artean. Horretarako, Instagram, Twitter edo Facebooken jarri beharko dituzte, #lagunduckdonostia traolarekin. Irabazlea nor den ekainaren 6an emango dute ezagutzera, webgunean eta Facebooken.

PROIEKTU SOLIDARIOA

Mikel Arrietak adierazi duenez, “lortutako dirua moja marianistek Togon duten proiektu solidario bat finantzatzeko erabiliko dute: nekazaritzako eta artzaintzako etxalde bat egitea Kpatchile herrian, gazteei nekazaritzako eta abeltzaintzako teknika sostengagarriak erakusteko eta landagune horretan enplegua eta autoenplegua sortzeko”. Helburua da herritarrei bizibide berri bat eskaintzea, hango gazteen interesa pizteko modukoa. Etxaldean, 1000 gazte, 1000 emakume eta 3000 nekazari trebatu litezke. Hango kideak Maria Sortzez Garbiaren Ahizpak dira. Hain zuzen, 1963. urtetik daude marianistak Togon, eta hainbat aldetan egiten duten lan: neskentzako ikastetxe-barnetegi bat dute, emakume taldeak sustatzen dituzte herrietan, mikrokreditu laguntzak ematen dituzte, gizarte arreta ematen dute parrokian eta zentro mediko-sozial bat ere badute. Hangoek jarriko dituzte lurrak, 10 bat hektarea, eta Ekintza Marianistaren kontura izango da instalazioak egitea, ekipamendua jartzea eta lehenengo animaliak eta haziak erostea. Proiektu osoak 80.000 euroren aurrekontua du eta bi urtean burutuko dute. Ekintza Marianistak 2016an 25.000 € jartzeko konpromisoa hartu du.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE