Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2019 UZT 02

“KARBONOEZTATU ZAITEZ!, EZ DA GUTXI ETA..."

Altza, Ategorrieta eta Egia auzoetako pertsona batzuek elkarrekin hitz egin eta taldean lan egin dute, klima aldatzearen kausak eta gure bizitzan izango dituen ondorioak aztertu eta horri aurre egiteko zer egin behar den jakiteko

Azken hilabeteetan, Donostiako 3 talde komunitariok parte hartu dute Karbono EZtatu zaitez!, ez da gutxi eta…proiektuan. Duela bi urte Santiago de Compostelan abian jarri zen ekimen bat da, eta Donostia ere 2019. urtearen hasieran atxiki zitzaion.

Donostiako Udaleko Ekologiako zinegotzi Enrique Ramos sozialistak adierazi duenez, “Ekologia Trantsiziorako Ministerioaren mendeko Biodiversidad Fundazioak diruz lagundutako proiektu honen helburua da klima aldaketari ‘deskarbonizazio’ bidez aurre egiteko prest dauden pertsonak antolatzea eta laguntzea, karbono igorpen txikiagoko gizarteetaranzko trantsizio ekologikoa errazteko”.

Urtarriletik aurrera, Santiagoko Concello-arekin, Santiago de Compostelako Unibertsitateko (USC) Pedagogia Sozialaren eta Ingurumen Hezkuntzaren Ikerketa Taldearekin (SEPA), Cristina Enea Fundazioarekin eta Donostiako Udalarekin , 11 talde dinamizatu dituzte, guztira: 8 Santiagon eta 3 Donostian, zehazki Altza, Egia eta Ategorrieta auzoetan.

Ramosek adierazi duenez, “batez ere hirugarren adineko emakumeek osatutako talde horiek klima aldaketaren kausak eta ondorioak aztertu dituzte, bai eta egunerokotasunetik horri aurre egiteko zer egin dezaketen ere. Lan horren ondorioz, hainbat jarduera eta lantegi antolatu dituzte: okintza, kosmetika naturala, sendabelarrak eta horma irudi bat egitea.

Ekimena oso positibotzat jo dute partaideek, eta beste administrazio publiko batzuei ere helaraziko dizkiete esperientziak, Santiago de Compostelako Unibertsitateko (USC) Pedagogia Sozialaren eta Ingurumen Hezkuntzaren Ikerketa Taldeak (SEPA) landu duen ikerketa prozesuaren ondorioekin batera, bera arduratu baitzen proiektua diseinatzeaz eta haren koordinazio pedagogikoaz.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE