Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2018 UZT 25

ERASO SEXISTEN AURKAKO ALDARRIA ERAKUTSIKO DU ASTE NAGUSIKO ZAPIAK

Producto Producto Producto

15.000 jai zapi banatuko dituzte Asten Nagusian, abuztuaren 11 eta 18a bitartean ospatzekoa baita.

Donostiako alkateorde Ernesto Gascok adierazi bezala, zapiek “inprimatuta izango dute, alde batean, Donostiako Udalak eraso sexisten aurka onartutako adierazpena: BAIetzik gabe, EZETZ da!”. Gascoren ustez, milaka zapi doan banatzea “aukera bikaina da indarkeria matxistaren aurkako mezua hedatzeko, herritarrek gero eta sentiberatasun handiagoa baitute arazo horri dagokionez”.

Zapia Iñigo Garvik diseinatu du, Donostiako Moda Klusterrak hartarako deituriko lehiaketaren ondorioz, eta, aurten ere, Zaharrean era Erdi merkatarien elkarteko dendetan nahiz Donostia Turismoko bulegoetan banatuko dituzte Aste Nagusiko zapiak, bai eta bus geltokian ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Sailaren lankidetzari esker.

Alde horretatik, Marisol Garmendia foru diputatuak adierazi duenez, “abuztuaren 11n eta 12an, jai zapia jaso dezakete bus geltokira Lurraldebus autobusetan heltzen direnek. Bi lagun arduratuko dira geltokian bertan banatzeaz, lurraldeko garraio publikoa darabilten gipuzkoarrak Aste Nagusiaz gozatzera animatzeko”.

Indarkeria matxistaren aurkako mezua indartzeko asmoz, sei zapi handi jarriko dituzte Zurriola zubiko faroletan. “Beharrezkoa da gertaera kaltegarri horien aurka Donostiak duen konpromisoa ikusgarri egitea, argiro adieraztea Donostiak ez duela jokabide sexistarik nahi, ez jaietan, ez eta urteko beste sasoietan ere”, nabarmendu du Ernesto Gascok.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE